XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Anomalia biokimikoak: hiperkaltzemia, hiperurizemia, LDH altua, globulina altuak, giltzurrun-funtzioaren edo gibel-funtzioaren aldaketak ...

9.- Aurkikuntza erradiologikoak

- Masa mediastinikoa, isuri pleurala, birikabarneko lesioak.

- Eskeletoaren aldaketak: osteoporosia, lesio litikoak.

- Scanner-eko aurkikuntzak.

DIAGNOSTIKOA

Beste eritasun gaiztoen antzera, erasandako ehunen zelula gaizotaren presentzia aurkitzean eta bere identifikazioan datza erabateko diagnostikoa.

Zelula gaiztoen jatorria zelula normaletan dagoenez, batzuetan morfologia zelularrean zaila gerta daiteke eritasuna onbera edo gaiztoa den jakitea, ehunaren arkitekturan edo zelularen jarreran zeinu patognomonikoak ikusten ez baditugu.

Erasana hiru modutan ager daiteke:

1) Hiperplasia erreaktiboa

Zerk eragina den jakin daiteke ala ez.

Zelularen morfologia normala da eta ehunean ondo hedatua agertzen da.

Ez dago monoklonaltasunik eta azterketa kromosomikoa normala da.

Ez da inoiz gaiztoa.

2) Sindrome displasikoa

Funtzioan alterazioak, aldaketa morfologikoak, akats kromosomikoak eta monoklonaltasuna aurki ditzakegu.

Talde honetan sartzen ditugu zenbait sindrome mieloproliferatibo, sindrome preleuzemikoak eta gammapatia monoklonal onberak.